Belene uhartea
Belene uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 21 m |
Mota | ibai-uharte |
Luzera | 13,9 km |
Zabalera | 4,9 km |
Azalera | 68,9703 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°40′N 25°11′E / 43.67°N 25.19°E |
Kokapena | Danubio |
Herrialdea | Bulgaria |
Bulgariako oblast | Pleven probintzia |
Bulgariako udalerri | Belene |
Ur-gorputza | Danubio |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Danube basin (en) |
Belene (bulgarieraz: остров Белене) edo Persin uhartea (остров Персин, ostrov Persin) Bulgariako uharte handiena da. Uhartea Danubio ibaia bi adarretan banatzen den tokietan sortzen da. Errumaniarekin Bulgariak duen mugan dago baina uharte osoa Bulgarian dago. Ibai sedimentazioaren ondorioz sortu zen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uharteak luzeraz 14,5 kilometro ditu; zabaleraz gehienez 6 kilometro ditu. Marea ertainarekin 41,078 kilometro karratu ditu (4.107 hektarea); marea gora dagoenean, aldiz, uhartearen lur asko ur azpian gelditzen dira. Beleneren hiriaren iparraldean dago. Danubioko laugarren uharte handiena da, bestetik.
Uhartea hau eta beste txikiagoak Persinako Parke Naturalaren barruan daude. Ekologikoki balore handiak ditu;[1] esaterako ibai-hegazti ugari ikus daiteke, 170 espezie inguruan batzuk oso arraroak: beltzarana(Plegadis falcinellus), ubarroi txikia (Microcarbo pygmeus), antzandobi txikia (Lanius minor), Branta ruficollis... Begetazioa ere interesgarria da. Belene eta beste bederatzi uharte zein ibai-ertzak Ramsar lekuak dira.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neurri handi batean uhartearen ospea bertan Gerra Hotzaren garaian, 1949-1953 eta 1956-1959, preso politikoentzako kontzentrazio-esparrua izan zelako da. Oraindik-orain, mendebaldeko aldean espetxe bat dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) (Frantsesez): Persinako Parke Naturalari buruzko informazioa.[Betiko hautsitako esteka]